Kinesiologiari buruzko aurkezpen hitzaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 24a, 00:00

Kinesiologia emozionalaz ariko da Pantxika Urzaiz, arratsaldeko 18:30etan Kiribil Zentroan.

Kinesiologia ikastaroa eskainiko dute laster, Hernaniko Kiribil Zentroan (Oarso kalea 3). Baina horren aurretik, aurkezpen hitzaldi bat antolatu dute gaur arratsalderako, 18:30etan egoitzan bertan. Pantxika Urzaizek eskainiko du, eta kinesiologia emozionalari buruz ariko da. Gainera, ikastaroaren nondik norakoak ere azalduko ditu, eta bertan eskaintzen dituzten tailerren berri emango du.

Hitzaldia doakoa da, eta irekia da bertaratzea; baina beharrezkoa da aldez aurretik asistentzia baieztatzea, 671 185 932 telefonora deituta edo idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!