Pantailak Euskaraz ekimenaren aurkezpena gaur, Plaza Feministan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 24a, 00:00
Alex Aginagaldek aurkeztuko du Pantailak Euskaraz egitasmoa, Hernanin.

Arratsaldeko 18:00etan emango dute egitasmoaren berri, Alex Aginagalde ordezkariaren eskutik.

Euskerak ikusentzunezkoetan duen «presentzia exkaxarekin kezkatuta», bat egin zuten hainbat herri ekimenek eta eragilek, eta Pantailak Euskaraz mugimendua jarri zuten martxan. Eta horren berri emateko, aurkezpen saioak ari dira egiten zenbait herritan. Urumea bailaran, bi hitzordu jarri dituzte urtarrilerako, AEK euskaltegiaren Zilegi Eskolen barruan: aurreko ostegunean aurkeztu zuten Astigarragan, eta gaur egingo dute saioa Hernanin. Kulturarteko Plaza Feministan izango da hori, arratsaldeko 18:00etan.

Saioa irekia izango da, eta Alex Aginagaldek aurkeztuko du Pantailak Euskaraz, egitasmoko ordezkari gisa. Bertan, egitasmoaren berri emateaz gain, euskeraz zer, non eta nola kontsumitu dezakegun azaleratuko du. «Solasaldi interesgarria izango da, eta herritarrak gonbidatu nahi ditugu, egitasmoa ezagutu dezaten, eta euskerazko ikusentzunezkoen egoeraren berri izan dezaten», nabarmendu dute antolatzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!