Irazustabarrena eta Huizi Euskal Herriko finalera sailkatu dira

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 24a, 00:00
Irazustabarrena berriz ere finalera sailkatu da.

Finalerdia erraz irabazi dute Errekaleorren aurka, baina final zaila espero da Gasteizen Su Berriren aurka.

Amaia Irazustabarrena eta Maider Huizi Euskal Herriko Kluben arteko txapelketaren finalera sailkatu ziren asteburuan. Errekaleorreko bikotearen aurka 30-14 irabazi zuten, Anoetan, eta datorren asteburuan finala izango dute aurrean, Gasteizen. Gipuzkoako finala errepikatuko da Hernani eta Su Berriren artean. Galdosek eta Mendizabalek osatzen dute Su Berriko bikotea. Gipuzkoakoan erraz galdu zuten hernaniarrek eta orain arantza hori atera nahi dute.

Zeaunirin Hernaniko bikoteak, jubenil mailan, galdu egin zuten finalerdietan Txulobi eta Larraunen kontra, baina Gasteizen hautagaiak izango dira txapela irabazteko. 3. eta 4. postuaren partiduan Macicior eta Kerejetak 8-15 irabazi zuten Miner eta Tolaretxipiren kontra. 

Mutilen Udaberri txapelketan Mundarroko bi bikoteek eta Hernaniko bikoteak galdu egin zituzten euren partiduak Zarautz, Danok Baten eta Loiolatarraren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!