Ismael Mateok garaipena, Europako Hyrox 50-54 txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 24a, 00:00
ismael Mateo erdian; Lucio Roman, Xabi Berra, Igor Arruti eta Aritz IgiƱizekin. Ismael Mateo garaipenaren ikurrarekin eta bigarren sailkatuarekin podiumean.

Hernaniko Denontzat gimnasiotik bost partaide izan dira Herbeheretan: Igor Arruti, Ismael Mateo, Xavi Berra, Aritz Igiñiz eta Lucio Roman.

Pasa den asteburuan Europako Hyrox Txapelketa jokatu zen Maastricht-en, Herbeheretan. Denontzat taldeko bost atleta egon ziren euren kategorietan, eta emaitza oso onak lortu zituzten. Ismael Mateok urrea lortu zuen 50-54 urteko mailan. Bere estreinaldian lortutako garaipena esanguratsua izan zen. Q-ek Europako bigarren txapelketa jarraian lortu zuen hernaniarrak (iaz 45-49 kategorian) eta 1h02rekin aurreko urteko marka hobetu zuen.

Igor Arruti izan zen Denontzat taldeko azkarrena 1h01 denborarekin eta bosgarren amaitu zuen 25-29 urte artean. Zortzigarren izan zen Lucio Román 45-49 urteko mailan, 1h11rekin. Aritz Igiñiz 40-44 urteko kategorian lehiatu zen eta hamabigarren postuan amaitu zuen 1h08 denborarekin. Azkenik, 30-35 urtekoetan Xavi Berra 15garren iritsi zen helmugara ordu bete eta bost minutuko denborarekin. 
Orain, Hyrox Spain Ligak jarraitzen du, otsailaren 11n Bilbon, non 50 Denontzat atleta baino gehiago joango diren.
Hyrox Bartzelona martxoan eta Hyrox Malaga apirilean geratzen dira Spain Liga amaitzeko, denboraldiko azken helburu nagusiarekin: Munduko Hyrox Txapelketa Manchesterren maiatzean.

Fitness lehiaketa berria

Hyrox modalitatea fitness lehiaketa berria da. 8 km running eta 8 workout tartekatuta konbinatzen dituen fitness lasterketa da. Denboraldian zehar ekitaldiak antolatzen dira, non edonork parte har dezakeen aldez aurreko sailkapenik gabe.

Ekitaldietan, parte-hartzaile guztiek ibilbide bera egin behar dute eta beren denbora pertsonala jasoko dute, mundu mailako sailkapena binakakoetan zein banakakoetan ikusi ahal izateko. Mundu mailan antolatzen dira lasterketak, han-hemenka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!