Lehenengo berdinketa eskuratu zuen Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 24a, 00:00
Partidu gogorra eta berdindua izan zen.

Goiko postuetan daudenen aurka ondo ari da Hernani. 36-36 amaitu zen Donibaneren aurkako partidua. 

Partidu zailak jokatu ditu Hernaniko Eskubaloi Taldeak azken asteetan, eta maila altua erakusten ari da. Donibane Bonantza jaso zuten larunbatean, sailkapenean hirugarren postuan dagoen taldea, eta 36-36 berdintzea lortu zuten. Partidua gogorra eta parekatua izan zen, eta denboraldiko lehenengo berdinketarekin amaitu zen. 

Aurreko asteburuan Pulporen aurka irabazi zuen Hernanik, eta asteburu honetan berriro erakutsi du maila altuan dagoen taldea dela. Sailkapeneko erdialdean daude, seigarren postuan; hamar jardunalditan lau garaipen, berdinketa bat eta bost porrot jasota.

Asteburu honetan atseden jardunaldia izango du Hernanik, eta otsailaren 5eko asteburuan itzuliko dira lehiaketako partidu bat jokatzera. Etxetik kanpo jokatzea egokitzen zaie, Munttarperen aurka. Norgehiagoka garrantzitsua izango da Hernanirentzat, sailkapenean postu batzuk aurreratu ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!