Neskek garaipen garrantzitsua lortu dute eta mutilek, ezusteko porrota

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 24a, 00:00

Neskek garaipena lortu zuten Gallartaren aurka.

Mutilek lehenengo aldiz galdu dute Aretxabaletan 3-0 eta neskek Gallarta gainditu dute.

Aste bukaerak bi aurpegi izan ditu Euskal Ligako boleibol taldeentzat. Larunbatean mutilek ezin izan zuten garaipena lortu Aretxabaletan jokatutako partiduan, 3-0 galdu eta gero. Lehen aldia da Aretxabaletako taldeak garaipena lortzen duela hernaniarren aurka.  

Lehen jokoa oso burrukatua izan zen eta azkenean 28-26 irabazi zuten etxekoek. Horrek min haundia egin zien hernaniar jokalari gazteei, eta bigarren jokoa etxekoek errazago eraman zuten bere aldera 25-18eko tanteoarekin. Hirugarren jokoan hernaniarrek azken saiakera egin zuten, baina 25-23ko markagailuarekin amaitu zen. Beraz, 3-0 Aretxabaletako taldearentzako eta espero ez zen porrota hernaniarrek jaso zutena. 

Neskek erraz, 3-0, gainditu zuten Gallarta

Neskek igande eguerdian kiroldegian ez zuten barkatu eta Gallarta bisitariari, 3-0, irabaztea lortu zuten. Lehen jokoan erabat gainditu zuten bisitari taldea eta 25-6ko emaitza adierazgarria izan zen. Bigarren jokoa orekatuagoa izan zen, bisitariek hobetu eta etxekoen erlajazio puntuak 27-25era eraman zuen jokoa. Hirugarren eta azken jokoan berriro ere etxekoak nagusi izan ziren, 25-11ko tanteoarekin. Garaipen honek, segurtasuna emango dio taldeari gorantz begiratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!