Kaldereroetan irteteko ensaioak, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 23a, 00:00

Konpartsa atera baino lehenago, afari baten bueltan bilduko dira Elur Txorikoak, eta izena emateko aukera egongo da hilaren 27an.

Inauteriak iragartzeko, otsailaren 4an aterako da kaldereroen konpartsa Hernaniko kaleetan barrena, Elur Txori elkartearen eskutik; gaueko 21:00etan irtengo dira kaldereroak, elkartetik. Hala ere, aurrez zenbait ensaio egun zehaztu ditu Elur Txorik, eta hauek datorren astean izango dira, ondorengo egun eta orduetan: urtarrilaren 31n, otsailaren 1ean eta otsailaren 2an, arratsaldeko 20:00etan, Elur Txori elkartean.

Otsailaren 4rako, kalderero konpartsa baino lehenago, afaria ere antolatu dute Elur Txorikoek: «arratsaldeko 19:30etan izango da afaria, elkartean bertan, eta bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu. Afarirako zerrenda jarriko dugu elkartean bertan». Zerrendan izena-emateko aukera izango dute herritarrek, urtarrilaren 27an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!