Kafe tertulien lehenengo saioa, gaur arratsaldean, merkatarientzat

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 23a, 00:00

Kafe baten bueltan dira saioak.

Gaurko saioaren helburua da  programaren aurkezpena egitea eta dauden beharrak identifikatzea.

Hernaniko Udalak, Berriak elkartearekin batera, doako 5 formazio saio antolatu ditu 2023ko lehen seihilekorako. Gune goxo bat sortu eta kafe baten bueltan, Hernaniko establezimenduek aukera izango dute haien beharrak partekatzeko, sektoreko agenteekin erlazionatzeko, esperientzia eredugarriak ezagutzeko, edota modu praktiko eta parte-hartzailean herriko errealitatetara egokitutako proiektuak lantzeko.

Gaur izango da lehen saioa, arratsaldeko 14:15etan hasita, eta helburua da programaren aurkezpena egitea, eta dauden beharrak identifikatzea. Hilean behin bilduko dira, astelehenetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!