'Mundu berri bat guztiontzat' hirugarren egitasmoaren aurkezpena, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 23a, 00:00
Joan den urtean Motxila 21 musika taldeak sekulako giroa jarri zuen.

Bideoklipen proiekzioez gain, musika emanaldi bana eskainiko dute Kai Nakai taldeak; eta Nereak eta Erlaitzek. 

Bizipoza elkarteak antolatuta, Mundu berri bat guztiontzat egitasmoaren hirugarren zatia aurkeztuko dute larunbat honetan, Biterin, goizeko 11:00etan hasita. Hirugarren edizio honetarako, 12 abesti berri egin dituzte, eta 12 bideoklip grabatu, 11 elkarteren partehartzearekin; eta bideoklip guztiak eskainiko dituzte larunbateko aurkezpenean. 

Aurkezpenean, hitza hartuko dute Leire Elizegi Bizipoza elkarteko koordinatzaileak; Xabier Sukia eta Kai Nakai, egitasmoaren parte hartu duten letragileek eta abeslarien izenean; Mundu berri bat guztiontzat egitasmoaren babesleen ordezkariak; Hernaniko Udalaren ordezkariak; Ndank Ndank elkarteko Eli Dominguezek; eta Iñurri elkarteko Julene Illarramendik Bizipoza elkartearen izenean. 

Bideoklipen proiekzioaz gain, musika emanaldi bana eskainiko dute Kai Nakai taldeak; eta Nereak eta Erlaitzek. Aurkezpenari amaiera emateko, elkarteei aitortza eta eskertza egingo zaie. Hemen ikusgai, egitasmoaren aurrerapen bideoa: https://labur.eus/xzZ4Y.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!