'TUR' tarifak dituen abantailak eman ditu aditzera Elkarrekin Podemosek

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 22a, 00:00

Tarifa horiek telefonoz deituta edota merkaturatzaile horien webgunean sartuta kontratatu daitezkeela azaldu du Podemosek.

Gasa merkaturatzen duten enpresa haundiak kontsumitzaileei aplikatzen ari zaizkien «gehiegizko prezioen aurrean» honakoa jakinarazi nahi die Elkarrekin Podemosek gas naturala erabiltzen duten pertsonei: «Azken Baliabideko Tarifa (TUR) kontratatzeko eskubidea daukazue». Tarifa honen baldintzak Trantsizioa Ekologikorako Ministerioak finkatzen dituela azaldu du talde moreak: «hiru hilean behin berrikusten dira, ez dute iraupenik, nahi denean kontratatu daiteke eta merkatu librera itzul daiteke».

Podemosek dio une honetan, bataz besteko etxekoen unitate batean aurreztea %50 baino gehiago dela. 

'TUR' tarifaren kontratazioa horretarako izendatutako 4 merkaturatzailerekin egiten da, eta KWaren arabera, tarifa desberdinak daude kontratatuta. Hala, Elkarrekin Podemosek, 'TUR' tarifa aplikatzeko merkaturatzaileak zerrendatu ditu jarraian: «Baser Comercializadora de Referencia, S.A. (edp) 900 902 947; Energía XXL Comercializadora de Referencia S.L.U (Endesa) 800 760 333; Comercializadora Regulada Gas & Power (Naturgy) 900 100 283; eta azkenik, Curenergia Comercializados de último recurso S.A.U (Iberdrola) 900 200 708».

Zerrendatutako tarifa horiek telefonoz deituta, edota merkaturatzaile horien webgunearen bidez kontratatu daitezkeela nabarmendu du Elkarrekin Podemosek: «jakinarazi behar dugu, halaber, dei asko jasotzen ari diren enpresak dira, eta, beraz, kosta egiten zaie telefonoa hartzea». 

Amaitzeko, Elkarrekin Podemosek merkaturatzaile haundien gehiegikeriak kritikatu ditu: «krisi garaietan, laguntza emateko unean, gehiegizko onurak izateaz gain, ez dute errazten herritarrek horrelako abantailak izan ditzaten. Eta argi dagoena da, herritarrek tarifa hauek kontratatuz gero, merkaturatzaile haundiek diru asko irabazteari uzten diotela».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!