Urtarrilaren 25ean bilera, Koordinadora Feministak deituta

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 22a, 00:00

Martxoaren 8ari begira, Hernaniko Koordinadora Feministak bilera bat antolatu du, datorren asteazkenerako. Arratsaldeko 17:30etan izango da, Kulturarteko Plaza Feministan eta martxoaren 8aren bueltan egingo denari buruz hitz egingo dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!