Pentsiodunen hitzordua bihar, eta bilera deia

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 22a, 00:00

Bihar, ohi moduan, ez dute hutsik egingo Hernaniko Pentsiodunek. Izan ere, elkarretaratzea antolatu dute 12:00etarako, Gudarien Plazan. Elkarretaratzea baino lehenago, ordea, bilera baten bueltan bilduko dira, mobilizazioari buruz hausnartzeko. Goizeko 11:00etan izango da bilera, Biterin; eta pentsiodunei bertaratzeko deia egin diete.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!