Pirinioak zeharkatzen dituzten lau emakumeren pasarteak ikusgai, 'Ainarak' dokumentalean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 22a, 00:00

'Ainarak' dokumentaleko eszena bat.

Proiekzioa doakoa bada ere, gonbidapena beharrezkoa da, Biteriko leihatilan eskatuta edota www.kultura.hernani.eusen eskuratuta. 

Datorren asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, Ainarak dokumentala proiektatuko dute Biterin eta doakoa izango da. Ainarak izeneko dokumental honetan, Pirinioak oinez zeharkatuko dituzte Zaraitzu, Erronkari, Anso eta Echo ibarretako milaka emakumek Maulera (Zuberoa) iritsi eta espartingintzan aritzeko. Ainara gazte horien historia ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Industrian lan egitera joaten ziren eta udaberrian etxera itzuli, bertako ekonomiari laguntzeko, beren familia eratzeko eta bizitza berri bati ekiteko. Denboran, geografian eta egoera historiko eta pertsonaletan zeharreko bidaia, artxibo, dokumentu, argazki eta elkarrizketen bidez osatutako dokumentala da Ainarak, eta asteazkenean, proiekzioaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Bertaratzeko beharrezkoa da gonbidapena eskuratzea; Biteriko leihatilan, edota www.kultura.hernani.eus webgunean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!