Herriarentzat aukera berri bat
Duela gutxi Ikastolen Elkarteko kide bihurtu ginen eta horrek aukera berri bat zabaldu zigun. Gure proiektu pedagogiko propioa izaten jarraitzen badugu ere, Ikastolen Elkarteko kideak bidelagun ditugu ibilbide berri honetan.
«Gure ikastolak Hezkuntza eredu propioa, euskalduna, herritarra eta eraldatzailea du»
Aratz, lerro bakarreko ikastola da eta hala izatea nahi dugu, garrantzi handia ematen baitiogu haur eta nerabeak ezagutu eta jarraipen indibidualizatua emateari.
Horrez gain, irakasle talde egonkorra daukagu. Horrek ikasleak ezagutzeko eta horien jarraipena egiteko aukera anitzagoa ematen digu. Irakasle bakoitzaren ikuspuntuak kontutan hartuta denok ildo pedagogiko amankomun bat jarraitzen dugu, etapa bakoitzean ikasleek dauzkaten beharrak asetuz.
Ikaslea osotasunean ezagutzeko, ezinbestekoa da gurasoekin elkarlanean aritzea. Horregatik, informazioa elkarbanatzeko espazioak sortzen ditugu eta haiei ere beraien seme alaben hezkuntzan parte hartze aktiboa izateko aukera ematen diegu.
Hortaz, gurasoei ideiak eta jakintzak ikastolan plazaratzeko eta martxan jartzeko aukera zabaltzen zaie, eta beti ongi etorriak izaten dira. Gure helburua ikas komunitate sendoago bat sortzea da. Era horretan, elkarrekin eta bata bestearengandik ikasiz, komunitate osoaren jakintza-maila aberasten dugu.
0-16 urte bitarteko proiektu pedagogikoa
Ikaslea erdigunean jartzen duen hezkuntza eredua daukagu Aratzen, ikasleen ongizate emozionalean eta pertsonen zainketan oinarritua dagoena.
“Ikaslea erdigunean jartzen duen hezkuntza eredua daukagu”
Etorkizunak zer ekarriko digun ez dakigun arren, badakigu gure ikasleek zer beharko duten ikastola utzi eta munduratzean. Hortaz, gure ikasleak euskaldun konprometituak eta eleanitzak, emozioak kudeatzen dakitenak, erabaki hartzaile kritikoak, lankidetzan ikaskideak eta sortzaileak izateari garrantzia ematen diogu. Horretan datza gure erronkak.
Gure hezkuntza proiektua metodología berriztatzaileetan oinarritzen da. Gure ikaskuntza-irakaskuntza prozesua hobetzeko, neurohezkuntzak egin dituen ekarpenak oinarri hartzen ditugu. Neurohezkuntzak, ikasleek nola ikasten duten ulertzen laguntzen digu eta hortan formatzen egon gara ikastolako irakasleak azken urteotan.
Hortaz, proiektu berriak martxan jartzen dihardugu. Aurretik aipatu bezala, ikasleak eragile aktiboak izan daitezen baliabideak ematea da gure asmoa, hots, arazo eta erronketatik abiatutako proiektuak proposatzen dizkiegu ikasle konpetentzialak garatzeko. Honen adibide dira ikaskuntza eta zerbitzua proiektuak, zeinak herrian eta gertuko gizartean sortu daitezkeen beharrak eta arazoak antzemateko eta eskuhartzeko proiektuak diren.
Honekin gure helburua ikasleek ikaskuntza esanguratsua jasotzea da. Horregatik, ikasleen testuinguru hurbilarekin lotura zuzena daukaten jarduerak eta proiektuak aurrera eramaten ditugu.
Gure metodología aurrera eramateko eta haurrek konpetentziak garatzeko, ikastolako espazioak eta materialak ikasleen beharretara egokitzen ditugu. Horregatik, Haur Hezkuntzako solairuan obra bat egin dugu. LH eta DBHn, berriz, ikas materiala berritu dugu.
“Euskara ardatz duen Hezkuntza Proiektuan jarri dugu indarra”
Arreta berezia eskeintzen diogu euskara ardatz duen Hezkuntza Proiektuari eta Euskal Kulturari. Hortaz, Ikastolen Elkarteko kideekin batera sortzen ari garen proiektuan jarri dugu arreta berezia. Indar handia egiten ari gara ikastolatik ikasleek euskaraz mintzatzeko eta herri euskaldun bat eraikitzeko, euskaraz biziko dena eta munduari irekia egongo dena.
Haurren beharretara egokitzen gara
Gizartea anitza da eta ikasleak aniztasun horretan bizitzeko prestatzen ditugu. Haur bakoitzari behar dituen baliabideak ematen dizkiogu bere ikaskuntza prozesua ahalik eta aberasgarriena izateko.
Ongizate emozionalik gabe ez dago ikaskuntzarik. Beraz, ikasleei baliabideak ematen dizkiegu modu egoki batean emozioak kudeatzeko.
Esaterako, gaitasun handiko ikasleentzako zabaltze gela proiektua daukagu, haien gaitasunak eta konpetentziak garatzeko. Horrek alderdi kurrikularra eta emozionala modu egoki eta indibidualizatuan lantzea ahalbidetzen digu.
Gurasoen txokoa
Zergatik Aratz ikastola?
Aratz ikastolan haurra ardatz nagusia izatea ahalbidetzen duen sistema eta proiektua dagoelako. Gainera, Ikastolen elkartean sartu izanak ere zenbait familientzako izan du garrantzia; izan ere, familian hasi dugun euskera eta euskal kulturaren transmisio horren lanketarako baliagarria iruditzen zaigu Ikastolen elkarteko proiektuak egiten duen planteamendua.
Ezin aipatu gabe utzi ikastolako lan-taldea. Egonkortasunak ematen duen lasaitasunaz gain, hasierako bisitetatik antzematen zen euren motibazioa. Darabilten pedagogía ere, neurozientziaren ebidentzietan oinarritua, arrazoi garrantzitsua izan da. Horrez gain, DBH barne duen ikastola txikia izateak izan du bere pisua eta baita kontziliazioa errazten duten zerbitzuak izatea ere.
Nola deskribatuko zenuke gure ikastola? Zein ezaugarrirekin?
Aratzen ezaugarririk esanguratsuenak gertutasuna, haurren beharretara egokitzeko gaitasuna eta azkartasuna, lan taldearen motibazioa eta inplikazioa eta metodologia eta material propioak dira.
Egunero interakzioa dugu irakasle taldearekin eta baita beste gurasoekin ere. Esaterako, HHren kasuan, familiak gelaraino sartzen gara haurrak uztera eta hartzera. Irakasleen prestutasuna aipagarria da eta Ikastolan energia positiboa, ilusioa eta giro ona dago!
ARATZ IKASTOLAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK
Hezkuntza eskaintza ATE IREKIAKMATRIKULAZIOA