'Arrailak' abesti bizidunaren bideoklip animatua aurkeztu zuten, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 20a, 00:00

Maite Larburu, Ainara Azpiazu 'Axpi' eta Oskarbi Sein, aurkezpenean.

Asteazkenean aurkeztu zuten abesti bizidunaren bideoklipa, Biterin. Bertan izan ziren Maite Larburu, Ainara Azpiazu 'Axpi' eta Oskarbi Sein egileak.

Hilabetetako lanaren ondoren, asteazkenean aurkeztu zuten, Biteri Kultur Etxean, 'Arrailak' abestiaren bideoklip animatua. Bertan izan ziren bideokliparen sorkuntzan parte hartu duten artistak, eta proiektuaren nondik norakoak azaldu zituzten. Maite Larbururena da abestia, Ainara Azpiazu 'Axpi' izan da marrazkigilea, eta Oskarbi Sein arduratu da animazioa sortzeaz. Hiru egileek hitz egin zuten hilabete hauetako bizipenei buruz, eta sukaldeko lanetan gertatutako pasadizoak kontatu zituzten. 

Egindako lanarekin oso gustura agertu ziren hiru sortzaileak, eta herritar ugari bertaratu ziren Biteriko aretora, bideoklipa estreinakoz ikustera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!