Oriamendira irteera egingo du Mendiriz Mendik, igandean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 20a, 00:00

Gaztetxoei zuzendutako irteera egingo dute igandean; goizeko 09:00etan abiatuko dira Oriamendi ingurura, Gudarien Plazatik. Prestatu duten ibilbideak Donostiarekin muga egiten duten gailur ingurura eramango ditu. 188 metroko altuera duen muinoa da Oriamendi, eta gotorleku historiko bat dauka tontor inguruan. Bertako historia eta ekosistema ezagutzea da ibilaldiaren helburua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!