Oriamendira irteera, bihar goizean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 21a, 00:00

Hernaniko inguruak ezagutzeko beste irteera bat prestatu du Mendiriz Mendik, bihar goizerako; oraingoan, gaztetxoekin egiteko modukoa. Oriamendira joango dira, goizeko 09:00etan Plazatik abiatuta. Gogorarazi dute, «historiaren parte» dela Oriamendi: «Bertan, 1837ko martxoaren 16an, tropa Karlisten eta Isabelinoen arteko guda izan zen, Lehenengo Karlistadaren garaian». Nabarmendu dute, gainera, «Hernaniko ikuspegi ederra» eskaintzen duela «ibilaldi xume honek». Animatu eta bertaratzeko deia luzatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!