Pentsiodunen kontzentrazioa, plazan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 19a, 00:00

Asteleheneroko legez, Gudarien plazan egin zuten elkarretaratzea.

Bigarren astelehenez jarraian, Gudarien plazara itzuli ziren Hernaniko Pentsiodunak, 'Borrokak darrai' lelopean.

Bigarren astelehenez jarraian, ez zuten hitzordura hutsik egin Hernaniko Pentsiodunek. Eguerdiko 12:00etan elkarretaratzea egin zuten, Gudarien Plazan. Ohiko pankarta erabili zuten atzo ere, «Pentsio duinak! IPC eta 1080€ gutxienez; Sistema publikoa eta gurea» aldarrikapenak bilduta. 

Ohiko pankartaz gain, «Borrokak darrai» irakur zitekeen bi pankarta eraman zituzten kontzentraziora. Datorren astelehenean egingo dute hurrengo elkarretaratzea, ohiko orduan eta lekuan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!