Doako tertulia saioak, merkatarientzat

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 18a, 00:00

5 formazio saio izango dira eta helburua da Hernaniko errealitateari egokitutako proiektuak lantzea.

Hernaniko Udalak, Berriak merkatari eta ostalarien elkartearekin batera, doako 5 formazio saio antolatu ditu, 2023ko lehen sehilekorako. Hala, gune goxo bat sortuz eta kafe baten bueltan, Hernaniko establezimenduek ondorengo aukerak izango dituzte: haien artean beharrak partekatzeko, sektoreko agenteekin erlazionatzea, esperientzia eredugarriak ezagutzea eta modu praktiko eta parte-hartzailean Hernaniko errealitatetara egokitutako proiektuak lantzea. 

Lehenengo saioa datorren astelehenean izango da, eguerdiko 14:15etatik arratsaldeko 16:30etara bitartean, eta saio honen helburua zein den azaldu du Udalak: «programaren aurkezpena egitea eta dauden beharrak identifikatu nahi ditugu». Horretarako hilean behin bilduko dira, astelehenetan, hain zuzen. 

Saioetan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea, merkataritza@hernani.eus helbidera idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!