Gaur arte, emakumeentzako Jabetze Eskolan izena emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 17a, 00:00

Udaberri honetan, askotariko gaiak lantzeko parada izango dute Hernaniko emakumeek, Jabetze Eskolan. Ikastaro berriak izango dituzte, besteak beste familia eredu berria eta eskura dauden tresna juridikoak; etxeko konponketak eta autodefentsa feminista. Gaur amaituko da izena emateko aukera, Kulturarteko Plaza Feministan egin daiteke, hernani.eus webgunean, kulturartekoplazafeminista@hernani.eus helbidean, edota 943 33 70 17 telefonora deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!