Xirimiriko ikasleak gustora, Kronikan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 17a, 00:00

Xirimiriko ikasleak Kronikako bulegoan.

Xirimiri hezkuntza proiektuko ikasleek Kronikara egin zuten bisita, asteazkenean. Miramonen kokatuta dagoen hezkuntza proiektua da Xirimiri, eta bertan, bailarako zenbait gaztetxo ari dira buru-belarri ikasten. Hamabi ikasle izan ziren bulegoan, irakasleak lagunduta. Kronikaren sorrera eta egunerokoaren nondik norakoak ezagututa, pozik itzuli ziren ikastolara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!