Maite Larburu artista hernaniarraren 'Arrailak' abesti biziduna estreinatuko dute bihar, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 17a, 00:00

Maite Larburuk 'Arrailak' animaziozko lana aurkeztuko du bihar, 'Axpi'rekin eta Oskarbi Seinekin batera.

Bihar arratsaldeko 19:00etan, ikus-entzunezko hau lehenengo aldiz ikusteko aukera izango dute herritarrek, eta sarrera doakoa izango da. Zazpi minutuko animaziozko bideoa da.

Maite Larbururen Arrailak animaziozko lanaren aurkezpena egingo dute bihar arratsaldeko 19:00etan, Biterin. Hernaniko Udalak diruz lagundu zuen proiektua, sorkuntza sustatzeko deialdiko zazpigarren edizioan.

Maite Larburuk, Ainara Azpiazu Axpi ilustratzailearekin eta Oskarbi Sein ilustratzaile eta animazio egilearekin batera, 7 minutuko animaziozko bideo bat aurkeztuko du. Maite Larbururen abesti bizidun bat izango da. Arrailak kantua izango du oinarri bideoklipak: Krak Larbururen bakarkako bigarren diskoan dago kantu hori, eta amonari gertatutako istorio gogor bezain ederra kontatzen du. Axpi eta Oskarbi Sein izan dira abestia ikus-entzunezko bihurtzeko ekarpena egin dutenak. 

Estreinaldia, biharkoa

Estreinaldia da biharkoa, Biterin eskainiko baitute aurrenekoz Maite Larburuk, Axpik eta Oskarbi Seinek elkarlanean sortutako ikus-entzunezkoa, Biterin. Sarrera doakoa dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!