Urte hasiera gogorra, Euskal Ligan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 17a, 00:00

Euskal Ligako neskek galdu egin zuten etxean, Udapa Jatorkideren kontra.

Galdu egin zuten Hernaniko bi taldeek, 2023ko lehenengo partidua: neskek 0-3 Jatorkideren kontra, eta mutilek 3-2 Navarvoleyren kantxan.

Ez zeukaten partidu xamurra, Euskal Ligako bi talde hernaniarrek, urtea hasteko. Eta asteburu gogorra izan dute, porrot bana jasota: neskek 0-3 galdu zuten etxean, Udapa Jatorkideren kontra; eta mutilek 3-2 Berriozarren, Navarvoleyren kontra.

Bigarren sailkatua hartu zuen Hernanik kiroldegian, nesken Euskal Ligan. Ez zioten partiduari ondo ekin hernaniarrek, eta 11-25 galdu zuten aurreneko jokoa. Berdinduagoak izan ziren hurrengo biak, baina azkeneko puntuetan, bisitariek lortu zuten abantaila, eta 20-25 eta 22-25 nagusitu ziren, garaipena eskuratzeko.

Bestelakoa izan zen mutilen Euskal Ligako partidua, Berriozarren. Erronka zaila zeukan Hernanik, liderraren kantxan; baina ezin hobeto erantzun zion, eta oso gertu izan zuen garaipena. 25-18 nagusitu zen Navarvoley aurreneko jokoan, Hernanik berdindu bigarrenean (19-25), berriro aurrea hartu liderrak (25-12), eta beste behin berdinketa laugarrenean (21-25). Horrela, desenpatean jokatu zuten garaipena, eta etxeko taldea nagusitu zen (15-10).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!