Istripua izan zen atzo gauean, Zikuñagan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 16a, 11:44

Atzo gauean, suhiltzaileak istripu eremuan. Argazkia: Euskadiko suhiltzaileak.

Atzo gaueko 22:30ak aldera irauli zen autoa, Zikuñaga auzoan. Ibilgailuko gidaria autotik atera zuten suhiltzaileek eta anbulantziak zauritua artatu zuen, eta badaezpada, Donostiako Ospitalera eraman zuen. 

Atzo, gauean Zikuñaga auzoan ezbeharra gertatu zen. Gidari batek Zikuñaga inguruan aparkatzeko unean, autoa irauli zitzaion «despisteagatik». Donostiako suhiltzaileek gizona autotik ateratzea lortu zuten eta sutea saihestu zuten. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, ibilgailua bi metro erori zen atzeraka; gaueko 22:30ak aldera irauli zen.

Ezbeharra Zikuñagako enpresa bat inguratzen duen metalezko hesia gainditu ondoren gertatu zen, eta aditzera eman dute, erregai isuria eragin zuela. 
Hori dela eta, suhiltzaileek zonaldea aparrarekin busti ondoren, sua saihestuta, ibilgailuko gidaria atera egin zuten, eta zerbitzura joan zen anbulantziak zauritua artatu zuen. Donostia Ospitalera eraman zuten, badaezpada.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!