Urtarrileko bigarren literatur solasaldia egingo dute bihar, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 16a, 00:00

Charlotte Perkins-Gilman idazlearen 'Hormako paper horia' liburua izango dute hizpide, Ane Mayozen gidaritzapean. Lehen pertsonan idatzitako istorioa da, emakume batek bere egunkarian idatzitako oharrak biltzen dituena. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da solasaldia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!