Hiribus berria estreinatuko du Hernanik datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 14a, 00:00

Koro Etxeberria eta Xabier Lertxundi, autobusaren barruan.

Herriko auzoen eta erdialdearen arteko mugikortasuna erraztuko du eta erabat irisgarria da. Lekuak dauzka gurpildun aulki, haurren kotxe eta enkarguetarako karrotxoetarako.

Autobus urbano berria estreinatuko dute hernaniarrek datorren astean. Egungoa baino haundiagoa da (8 metroko luzera eta 3 metroko altuera du) eta Hernaniko auzo guztietara iritsiko da. Bidaiari kopuruari dagokionez, 17 pertsonak eserita eta 42k zutik bidaiatu dezakete (guztira, 59 bidaiari) eta herritar guztientzako irisgarria da. «Koxkarik gabe sartu eta irten daiteke, bi gurpildun aulkirentzako lekua dauka, ume kotxeak eta enkarguetarako karroak eramateko lekua ere badu, eta lau eserleku erreserbatuta daude mugikortasun murriztua duten pertsonentzat», azaldu zuen Xabier Lertxundi alkateak atzoko aurkezpenean. 

«Esleipen berria egin genu­e­nean, ibilgailu elektrikoa izaten saiatu ginen, baina Hernanik di­tuen aldapak eta auzo batzuetara iristeko dauden bide estuak direla medio, ez dugu aurkitu zerbitzua behar bezala emango duen mota horretako ibilgailurik», adierazi zuen Lertxundik. Nola­nahi ere, motorra gasarekin hi­b­ridatua dago, eta ibilgailuek isuri dezakeen kutsadurak, betetzen du mu­gak ezartzen dituen Euro 6 Europako araudia.
Ibilgailua aukeratzerakoan oso kontuan hartu zen Koxka Elkartearen iritzia. «Elkarte honetako kideekin etengabeko hartu-emana izan dugu, ibilgailu berriak asetu behar zituen beharrak erabakitzeko», erantsi zuen Koro Etxeberria Zerbitzu Publikoetako zinegotziak. «Autobusa auke­ratu genuenean, haiek etorri ziren eta egiaztatu zuten egokia zela mugikortasun edo ikusmen murrizpenen bat duten pertsonentzat. Oso gustura gelditu ziren, eta gu ere bai», gehitu zuen.
Udal arduradunek gogorarazi du­tenez, «Hernaniko Hiribusa Mugi sistemari atxikita dago, eta, ondorioz, Mugi txartelari lotutako beherapenak eskuratzen dituzte bidaiariek. Autobus aldaketak ere doakoak dira».

Linea urbanoa eta sagardotegietakoa egiten ditu, eta orain txotx garaiarekin bigarren linea hori aktibatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!