Ping-pong txapelketa, 'Girl' filma eta escape room, urtarrilean Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 13a, 00:00

'Escape room' ekintza, Donostian, urtarrilaren 28ra aldatu da eta dardo txapelketa, slime, eskulanak eta ekintza gehiago egingo dira.

Hernaniko Gaztelekuan hainbat ekintza antolatu dituzte urtarrilean, Gabonen bueltan. Aipagarrienak ping-pong txapelketa, Girl filma eta escape-room ekintza izan daitezke, baina gehiago ere izango dira. 

12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta, besteak beste, bihar ping-pong txapelketa jokatuko da Gaztelekuan bertan 17:30etan hasita. Urtarrilaren 22an, igandea, Girl filma eskiniko da 17:30etan Gaztelekuan. Escape-room-a urtarrilaren 28an izango da Donostian eta goizez joango dira Gipuzkoako hiriburura. 

Ekintza gehiago ere izango dira. Gaur bertan interesguneak jokoan ariko dira. Urtarrilaren 18an merienda osasungarria izango dute gazteek. Arauak eta betebeharrak ikasiko dituzte urtarrilaren 19an eta 20an eta urtarrilaren 21ean dardo txapelketa jokatuko dute. Urtarrilaren 24an Preguntados txapelketa izango da eta galletak egiten ikasiko dute, urtarrilaren 27an, sukaldean. Eskulanak, koadroak hariekin, egingo dituzte urtarrilaren 29an eta hilabetea amaituko dute, 31n, slime-ekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!