Maite Larbururen 'Arrailak' abesti biziduna estreinatuko dute, datorren asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 13a, 00:00

'Krak' abestitik abiatuta sortu du 'Arrailak' abesti biziduna.

19:00etan hasiko da ikuskizuna Biterin eta Ainara Azpiazu 'Axpi' ilustratzailearekin eta Oskarbi Sein ilustratzaile eta animazio egilearekin batera, zazpi minutuko animaziozko bideo bat aurkeztuko dute.

Hernaniko Udalak sorkuntza sustatzeko dirulaguntza deialdiko zazpigarren edizioan saritua izan zen Maite Larbururen Arrailak animaziozko lana aurkeztuko da urtarrilaren 18an, datorren asteazkenean, arratsaldeko 19:00tan Biterin eta sarrera doakoa da. 

Maite Larburuk, Ainara Azpiazu Axpi ilustratzailearekin eta Oskarbi Sein ilustratzaile eta animazio egilearekin batera, zazpi minutuko animaziozko bideo bat aurkeztuko da. Maite Larbururen «abesti bizidun bat» izango da. Arrailak kantua oinarri izango du bideoklipak, Krak Larbururen bakarkako bigarren diskoan dago kantu hori eta amonari gertatutako istorio «gogor bezain ederra» kontatzen du. Axpi eta Oskarbi Sein izan dira kantua ikus-entzunezko bihurtzeko ekarpena egin dutenak. 

 

«'Krak' kantua ipuin bat da eta marrazkietan erakustea ederra izango zela pentsatu nuen»

«Krak kantua ipuin bat da. Amonari gertatutako kontakizun krudela eta gogorra da, garai ilun batzuei dagokiena. Hala ere, ipuin bat da. Ipuin hori bideoklip bihurtu dugu. Kantu luzea da eta nik amestu nuen kantu hau ederra izango zela marrazkietan erakustea, animazioan. Marrazkigile eta animatzaile bila ari nintzela Axpi agertu zen», gogoratzen du musikari hernaniarrak.

 Axpik kontakizuna pausoz-pauso oso argi ikusi zuen. «Dena oso argi ikusten nuen. Pozik nago eta ilusioz beteta, inoiz ez bai nuen animazioko lanik egin».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!