Kaxkoko hormak pintatuko ditu Udalak

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 12a, 00:00

Komunitate batek margotu nahi ez balu, Udalarekin jarri behar da kontaktuan ostiraleko eguerdia baino lehen.

Hernaniko Kaxkoko eraikinen itxura txukuntze aldera, Udalak bizilagunei aukera eman nahi die fatxadak margotzeko. Udalak hartuko du lanen ardura eta eraikinen lehen solairura arte pintatuko du. Lehengo koloreak mantentzen saiatuko da. Komunitateren batek Udalak haien fatxada margotzeko baimena ez ematea erabakitzen badu, Udalarekin harremanetan jartzea eskatzen zaie, ostiralean urtarrilaren 13aren eguerdia baino lehenago.

Harremanetarako bideak honako hauexek dira: e-posta: zerbitzupublikoak@hernani.eus eta 943 33 60 40 telefono zenbakia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!