Udala-GKS-Txosna batzordea

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 12a, 00:00

Agur bat Kronikaren irakurleoi. Zehatz esanez, konpondu mesedez. Eseri, hitz egin, akordatu, 2023ko Sanjoanetan denentzako tokia egin dezazuen. Urteak pasa ahala, gauzak hobera dijoazela sinisten dut. Eta horren adibide, 13 urte nituela, orain 63, ilusio ahaztezinarekin jaitsi nintzen kalera Sanjoanetaz lehen aldiz gozatzera. Etxetik jaitsi nintzen pozik eta Tilos aldera nindoala Santa Barbara elkarteko pasadizoan gizon gazteen (bai, denak gizonezkoak) borroka ikustea tokatu zitzaidan. Gehienak bizardun ziren, gaur egungo modaren aurrekaria. Nire ulermen eskasarekin entzun eta ikusi nuen egurtuak komunistak eta espainolistak zirelako zirela. Gero jakin nuen internazionalista izanagatik zirela espainolista moduan kontsideratuak. Geroztik San Joan asko pasa dira eta hara non 50 urte geroago ukabilkadak isuna bihurtu dira.  Beraz ezin ukatu aurrera egin dugula eta hobera, baina mantsoegi akaso. Hiritar moduan berriz eskatuko dut: eseri, hitz egin, konpondu. Herriaren elkarbizitzaren onerako (eta bide batez ezker indarren batuketarako). 

Zorionak GKS-ri sinadura bilketa hasteagatik, eta herritarroi animatu bakoitzaren sinadurarekin laguntzera. Nerea behintzat baduzue.

 

Iñaki Gurutzeaga Zubillaga  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!