Izena eman daiteke bihartik Jabetze Eskolan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 12a, 00:00

Emakumeentzako Jabetze Eskolak hamar ikastaro edo tailer eskainiko ditu urtarriletik ekainera arte eta izena emateko aukera egongo da gaurtik urtarrilaren 27ra arte, bai Kulturarteko Plaza Feministan; bai www.hernani.eus webgunean; bai e-mailez kulturartekoplazafeminista@hernani.eus edo 943 33 70 17 telefonora deituta. Hori horrela, parte-hartzera animatzen da Berdintasun Sailetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!