Unai Toledo hernaniarra, 'El Conquistador' saioan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 11a, 00:00

Talde gorrian hasi du abentura Toledok.

'El Conquistador del Caribe' programaren 19. edizioan ordezkaria izango du bailarak: Unai Toledo hernaniarra. 

Astelehenean estreinatu zuten ETB2n 'El Conquistador del Caribe' programaren 19. edizioa, eta aurtengoan ere ordezkaria izango du Urumea bailarak: Unai Toledo 'Tole'. 24 urteko hernaniarra da, eta magisteritza ikasketak egiten ari da. Programan talde gorriko kide izatea egokitu zaio, gizonez osatutako Yocahu taldean. 

Yocahuez gain, beste hiru talde izango dira programaren lehen fasean. Atabey taldea edo talde berdea emakumez osatuta egongo da; Guaban taldea, talde horia izango da; eta Corocote taldea, jantzi urdinekin ibiliko da. Azken bi talde hauek gizon zein emakumez osatu dituzte.  

Ohi bezala, programa Julian Iantzi aurkezlearen gidaritzapean egongo da, baina laguntzaile berri bat izango du nafarrak: Lur Errekondo harri-jasotzailea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!