Larunbatean bukatu zen Gabonetako Txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 11a, 00:00

Talde giroan bukatu zuten txapelketa.

Santa Kruzek, Serranok eta Estebanek jantzi zituzten txapelak, joan den larunbatean, Gabonetako Txapelketan. 

Hiru jardunaldiren ondoren, larunbatean jokatu ziren, Hernaniko pelotalekuan, Pelota Eskolako Gabonetako Txapelketako azken partiduak. 8 orduko jardunaldi luzea izan zen larunbatekoa; goizean jokatu zituzten kategoria guztietako finalaurrekoak, eta arratsalderako geratu ziren hiru finalak.

Partidu guztiak jokatuta, Xabat Santa Kruz izan zen benjamin kategoriako garailea, Aner Serranok irabazi zuen alebinen bigarren mailan, eta Adei Estebanek alebinen lehenengo mailan. 

Garaileak garaile, giro ederrean pasatu zuten larunbata Pelota Eskolako kide guztiek. Parte hartu zuten 34 pelotarien taldeko argazkiarekin amaitu zuten jardunaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!