Gabonetako oporren ondoren, bihar itzuliko da Ttapa-ttapa egitasmoa

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 10a, 00:00

Gabonetako geldialdiaren ondoren, bihar itzuliko da Ttapa-ttapa: 60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera. Helburua da ariketa fisikoa sustatzea, eta parte hartzaileen arteko sozializazioa erraztea. Hori betetzeko, parte-hartzaileen mugimen-gaitasunei egokitutako ibilbide lauak eta seguruak egiten dituzte. Antolatzaileek gogorarazi dute ibilaldietan parte hartu ahal izateko ez dela izena eman behar; nahikoa da asteroko hitzorduetara agertzea: asteazkenetan, goizeko 10:30etan, Atsegindegi plazan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!