'Girl' pelikula ikusteko aukera izango dute herriko gazteek, urtarrilaren 22an, Gaztelekuaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 10a, 00:00

Urtarrilaren 22an proiektatuko dute 'Girl' pelikula, Gaztelekuan.

Urtarrilaren 27an, sukaldaritza tailerra eskainiko dute Gaztelekuan, arratsaldeko 17:30etan.

Gaur arratsaldean emango zaio hasiera Gaztelekuko egitarauari urte berriko festarekin. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera bertaratu daiteke, Gaztelekura. Astebururako, berriz, Ping-Pong txapelketa antolatu dute. Hilaren 18an, merienda osasungarri baten bueltan bilduko dira hezitzaileak eta gazteak, arratsaldeko 17:00ak aldera. Urtarrilaren 22an, Girl pelikula ikusteko aukera izango dute gazteek, Gaztelekuan bertan. Urtarrila amaierara bitartean, ondorengoak izango dira burutuko diren ekintzak, besteak beste, Preguntados jokoa, sukaldaritza tailerra, dardo txapelketa eta eskulanak.

EGITARAUA

GAUR
17:00 Urte berriko festa 

URTARRILAK 13
Interesguneak

URTARRILAK 14 
16:30 Ping-Pong txapelketa

URTARRILAK 18
17:00 Merienda osasungarria 

URTARRILAK 18, 19 
Arauak eta betebeharrak

URTARRILAK 21 
16:30 Escape Room (izena eman behar da) 

URTARRILAK 22
16:30 'Girl' filma

URTARRILAK 24
18:00 Preguntados jolasa

URTARRILAK 27
16:30 Sukaldaritza: Cookiak

URTARRILAK 28 
16:30 Dardo txapelketa 

URTARRILAK 29 
16:30 Eskulanak 

URTARRILAK 31 
17:00 'Slime'

DATU GEHIAGO
12-17 urte bitarteko nerabeentzako udal zerbitzua da Gaztelekua. Hernaniko Aristizabal 5 behean kokatuta dago Gaztelekuko lokala, eta ondorengoa da ordutegi orokorra: Asteartetik ostegunera arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara; eta ostiraletik igandera 16:30etatik 20:30etara. 

Hona hemen Gaztelekuarekin harremanetan jartzeko kontaktuak:

688 823 420 telefono zenbakira; edota gaztelekua@hernani.eus helbide elektronikoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!