Hirugarren istripu bat gertatu da, Galarreta inguruan, Hernanirako noranzkoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 9a, 17:04

Galarreta eta Sorgintxuloko irteeraren arteko kurban gertatu da istripua.

Arratsaldeko 16:30ak aldera izan da istripua, Galarretatik behera, Hernanirako noranzkoan. Beheranzko erreia guztiz oztopatuta dago, eta auto ilara luzeak osatu dira. 

Hirugarren ezbeharra eragin du eguraldiak, Urumea bailaran. Arratsaldeko 16:30ak aldera bi kotxeren arteko talka izan da Galarretatik beherako bidean, Hernanirako noranzkoan: Galarreta eta Sorgintxuloko irteeraren artean dagoen kurban. Beherantz doan erraia guztiz oztopatuta geratu da, eta trafiko pilaketa nabarmena dago. Zirkulazioa oso motela da inguru guztian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!