Puntako kanpusa, urtea hasteko

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 10a, 00:00

Jorge Dueñas, Espainiako hautatzaile ohia, kanpusean gaztetxo batekin.

Kanpusa antolatu zuen Hernaniko Eskubaloi Taldeak, Gabonetako oporraldirako; eta gozatzeko moduko lau egun izan dituzte 2005-2014 urteen artean jaiotako gaztetxoek. Erantzun ezin hobea izan du kanpusak, eta puntako saioak osatu dituzte. Esaterako, bisitari izan ziren Maitane Etxeberria eta June Loidi jokalari profesionalak, eta teknifikazio saioa eskaini zuen Jorge Dueñas Espainiako hautatzaile ohiak. Hernaniko Eskubaloi Taldeak nabarmendu du «indarberrituta» bukatu duela kanpusa, «mota honetako ekintza gehiago antolatzeko aurrerantzean».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!