Hernanik garaipena lortu du fasea amaitzeko

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 10a, 00:00

La Únicak ez zituen gauzak erraz jarri azken partiduan. Argazkia: HCRE

21-26 irabazi zuen Iruñan La Únicaren kontra eta laugarren amaitu du lehenengo fasea sei garaipenekin.

Hernanik laugarren postuan amaitu du lehenengo fasea Ohorezko B mailan, bederatzigarren eta azken partiduan Iruñan, 21-26 La Única garaitu eta gero. Polidorik zuzendutako taldeak, sei garaipen eta hiru porrotekin amaitu du eta 29 puntu batu ditu. Lehenengo hiru postuetan amaitu duten Getxo, Zarautz eta Independienteren aurkako porrotek igoera fasetik kanpo utzi dituzte hernaniarrak. 

Orain bigarren fasea hasiko dute hirugarren eta hamargarren artean sailkatu direnen artean. Hernani sei garaipenekin eta lider hasiko da eta sei partidu gehiago jokatuko ditu guztira. Pasa den urteko egoera berdinean geratu dira, sailkapenari begira ezer jokatzeke. Egutegia oraindik ez da ezagutzen. 

Larunbateko partidua ez zen espero bezalako erraza izan. La Únicak zailtasun asko jarri zituen denbora guztian eta atsedenaldira 14-21 iritsi ziren bi taldeak. Bigarren zatian gutxi mugitu zen markagailua eta 21-26 amaitu zen.

 

Erraz, 18 eta 16 urtez azpikoek

Landaren jokatu ziren bi partidu larunbatean. 16 urtez azpikoak zelairatu ziren lehendabizi Durangoren aurka jokatzeko eta 87-0 irabazi zuten. Oraindik eta errazago lortu zuten garaipena helduagoek. 18 urtez azpiko taldeak, hauek ere Durangoren kontra, 132-0 irabazi zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!