Sari ederrak, Karabeleko Tute eta Mus txapelketako finalistei

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 9a, 00:00

Tute eta Mus Txapelketetako finalistak eta irabazleak sariekin.

Mus eta Tute txapelketak jokatu zituzten abenduan Karabeleko Belkara auzoelkartean eta irabazleek eta azpitxapeldunek elkarrekin argazkia atera zuten sari ederrekin. Gabonetarako jaki eta edariak irabazi zituzten. Ondoren, Santo Tomás jaia ere ospatuko zuten Belkara auzoelkartean eta abenduaren 23an, Olentzerok bisita egin zien Karabeleko haurrei Belkara auzoelkartean bertan, umeen eskutitzak eta eskaerak jasotzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!