Kaxko Elkarteak abenduaren 25etik 26rako gauean gertatu zena zehaztu nahi du, aurten ere errepikatu dena. Mari Domingi eta Olentzero Zinkoeneako Sevillako lorategian daude egun hauetan, eta haur eta nagusien ilusioak gutunen bidez jasotzera etorri dira.
Gau hartan ezusteko desatsegina izan zuten, eta horren ondorioa Olentzeroren buruaren haustura izan zen, konpondu daitekeena, ez ordea Mari Domingirena, ezinezkoa izan baita, egitura hondatu zaiolako. Egun hauetan Olentzero bakarrik egongo da!!!!!!
Gertaera horien egileei, esan, haurren ilusioak hautsi dituzuela, argazkiak biekin ateratzea saihestuz. Zuek inoiz izan zarete haurrak, ezta? Une batez zuen lekuan jartzera gonbidatzen zaituztegu; 26an galdetzen zuten: Non dago Mari Domingi? Esan behar dizuegu hau guztia prestatzeak lana eta denbora eskatzen duela. Hori posible da Udalak ematen duen ekarpen ekonomikoari esker, hau da, Hernaniko zergadun guztien diruari esker. Errespetua eskatzen dugu guztiontzat.
Asier Bilbao Diez de Salazar
Kaxko Elkartea