Haurdunaldi eta erditzeondoa tailerrak bihar hasiko dira

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 9a, 00:00

Bihar hasi eta ekainaren 14ra bitartean izango dira tailerrak, arratsaldeko 18:00etan hasita, Kulturarteko Plaza Feministan.

Haurdunaldia eta erditzeondoa bizi eta partekatzeko tailerra antolatu du Kulturarte Plaza Feministak. Tailerra bihartik ekainaren 14ra bitartean gauzatuko da, eta helburuak ondorengoak dira, besteak beste; haurdunaldiaren, erditzearen eta erditzeondoko anatomiaren inguruko informazioa ematea; eta haurdunaldiaren faseei eta umekiaren garapenari buruzko informazioa ematea.

Aste honetan, gutxienez, 12 asteko haurdunaldian egongo denarentzat eta horien bidelagunentzat zuzendutako tailerrak dira; edota erditu berrientzat eta horien bidelagunentzat. Tailerrak ondorengo egunetan izango dira: bihar, urtarrilak 18, 2; otsailak 8, 15, 22; martxoak 1, 15, 22, 29; apirilak 19, 26; maiatzak 3, 10, 17, 31; eta ekainak 7, 14. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango dira tailerrak, Kulturarteko Plaza Feministan. 36 euroko prezioa du tailerrak. 

Bi izango dira haurdunaldi eta erditzeondo tailerretako dinamizatzaileak ekainera arte; alde batetik, Josune Martirena Sagastibeltza, psikologoa; eta beste aldetik, Marijo Artola Lizarazu, Gorputzaren osabide integratzailea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!