Gaur ate irekiak izango dira Hernanin eta atzo Dueñas entrenatzailea izan zen

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 8a, 00:00

Hernani eskubaloi taldeak gaur, ate irekiak egin ditu kiroldegian. 11:30etatik 13:30etara irekiko dira ateak 2011, 2012, 2013 eta 2014garren urteetan jaiotakoentzat. Atzo, eskubaloi munduan hain ezaguna eta izen haundikoa den Jorge Dueñas nazioarteko entrenatzailea egon zen Hernanin, klubak antolatutako clinic-ean. Ibilbide luze bezain zabala duen gizona kirol mundu honetan; besteak beste, Espainia, Eslovenia, Brasil eta abarretako selezionatzaile izandakoa baita. Harrera ezin hobea izan zuen clinic honek eta lurraldeko leku desberdinetako jendea etorri zen Dueñas entzutera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!