Bertso-Lata amaitu zen Errege egunean jaialdi nagusiarekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 8a, 00:00

Maialen Lujanbio bertsotan, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze eta Saioa Alkaiza alboetan dituela.

Punta-puntako bertsolariekin agurtu zuten aurtengo Bertso-Lata. Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus eta Saioa Alkaizak kantatu zuten itxura paregabea zuen Biteri Kultur Etxeko areto nagusian. Iker Ormazabal aritu zen gai jartzaile lanetan eta bertso sorta ederrak entzun zituzten gerturatutakoek. Bertso-Lata bukatu arren, bertsolaritzaz gozatzeko aukera izango da San Sebastian egunaren bezperan, herriko bertsolariekin. Ohiko eguna berreskuratuko du Tabernetako Txapelketak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!