'Sex sua' musikala eskainiko du gaur Andoni Mutiloak Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 8a, 00:00

19:00etan hasiko da eta ligatzeko aplikazioei buruzko zenbait gogoeta islatuko ditu.

Gaur itzuliko da jaioterrira, bigarren ikusikizunarekin, Andoni Mutiloa hernaniarra. Aurreko proiektuaren ikuskizunekin amaituta, Sex Sua musikala eskainiko, 19:00etatik aurrera, Milagrosan. Bi urteko sormen prozesua izan du Andoni Mutiloak, eta musikal batean islatu ditu ligatzeko aplikazioei buruzko zenbait gogoeta. Ikuskizun honen bitartez, gaurkotasun haundiko gaiak landuko ditu, kritika sakonak plazaratuta, beti ere umore kodeetan.  

Nerabezarotik aurrera, adin guztientzat zuzenduta dagoen emanaldia da, baita ligatzeko aplikazioak erabiltzen ez dituzten pertsonentzat ere; izan ere, ligatzeko aplikazioak abiapuntu hartuta, gizarteko zenbait arazori buruzko gogoetak eskainiko ditu. Autoirudia eta desiragarritasuna izango dira aipatuko dituen gaietako bi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!