Trinketea eta Gabonetako Txapelketa, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 7a, 00:00

Bailarako lau bikotek jokatuko dituzte Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finalaurrekoak.

CD Hernaniko hiru bikotek jokatuko dituzte Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finalerdiak asteburuan. Gaur jubenilen txanda izango da; alde batetik, Manterolak eta Urdangarinek Gazteleku taldearen aurka jokatuko dute; eta, bestetik, Iturbe eta Alegriak Intzaren aurka. Bihar Arretxe eta Alberdi kadeteen txanda izango da, eta Behar Zana taldearen kontra arituko dira. 

Gabonetako Txapelketa, amaitzear

Gaur bukatuko da, hiru jardunaldiren ondoren, pilota eskolaren Gabonetako Txapelketa. Partidu ugari ikusi ahal izango dira, 11:00etatik aurrera, kiroldegiko frontoian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!