Oberango pagadira irteera, hilaren 15ean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 7a, 00:00

Udalak, Mendiriz Mendi elkartearen laguntzarekin, antolatu du irteera. 11 kilometroko ibilbidea da, zailtasunik gabekoa.  

Oberango pagadian zehar egingo dute ibilaldia Mendiriz Mendiko kideek. 11 kilometro inguruko ibilbidea izango da, 800 metroko desnibelarekin, eta aparteko zailtasunik gabekoa. Mendiko material arrunta da eraman behar den guztia.

Hernani ezagutuz egitasmoaren barruan antolatu du Hernaniko Udalak irteera hau. Mendiriz Menditik aipatzen dute «Hernaniko lurretan egoera onenean dagoen pagadia» dela Oberan, «garrantzia ekologiko handikoa».

Irteeran parte hartzeko ez da izena eman behar, nahikoa da egunean bertan, urtarrilaren 15ean, goizeko 08:00etan Atsegindegin agertzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!