Egin beharrekoak eginda, etxera bueltan dira Errege Magoak

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 7a, 00:00

Giro ederrean ibili ziren Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak Hernaniko kaleetan zehar, eta herritarren harrera beroa jaso zuten.

Gabonetako azken egunak ederki aprobetxatu dituzte hernaniarrek. Urbieta kaletik plazaraino iritsi ziren Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak, haur hernaniarrei goxokiak eta opariak emateko. 

Txistulariak eta Musika Banda izan zituzten gidari, eta herritar ugarik egin zien harrera beroa. Jende asko bildu zen herriko kaleetan zehar egindako ibilbidean.

Banatu zituzten goxoki eta opariak, eta orain, lan nahikoa eginda, etxera bueltan dira hiru Errege Magoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!