Nolakoa da zuen lana?
Aholkularitza bat gara, gai laboralak, fiskalak eta juridikoak daramatzagu, eta seguruak ere egiten ditugu. Alor fiskalari dagokionez, orain datorkigu itxiera guztia: kontabilitatea, balantzeak, etekinak... Guzti horiek ixten ari gara, ondorengo aitorpenetan behar diren datuak direlako. Oso ondo gainbegiratu behar dugu dena, ez dadin ezer falta. Aseguruen kasuan, gabonetan izaten da garai gogorrena, baina urtarrila lasaiagoa da. Gainontzean, alor juridikoan enpresa berri bat sortu behar duenari dokumentazioa osatzen laguntzen diogu.
Bezero gehienak hernaniarrak dira?
Gehienak bai, bertakoak edo ingurukoak. Donostia, Urnieta, Andoain, bizkaitar batzuk ere baditugu, baina gehienak ingurukoak dira. Hernanin tabernak eta komertzioak dira gehienak, inguruko enpresak ere bai. Autonomekin ere egiten dugu lan. Asko aldatu dira bezero motak; lehen tailerrak ziren gehienak, eta orain bestelako profesionalak dira: masajistak, kultura mailakoak, teknologikoak... Antzerki munduan dabiltzan bezero asko ditugu.
Zein da zuen lanaren alderdi onena?
Bezeroarekin kontaktu zuzena izatea. Gure artean ere giro oso ona daukagu. Lan atsegina da.
Eta txarrena?
Epeak. Data zehatz batzuk dauzkagu, eta jendeak azken momentura arte ez ditu ekartzen gauzak, eta denborarekin larri ibiltzen gara.
Urte berriak zer dakar?
Urtarrilean dauzkagu aipatutako epeen mugak, hor aurkeztu behar dira aitorpenak. Errentaren kanpaina ere ekainean izaten da, eta ordura arte lan asko izaten dugu.
KONTAKTUA
943554312/16
Autonomoen alta fiskaletan % 5eko deskontua Kronikakideentzat