Bihar egingo da, Sarek deituta, preso, iheslari eta deportatuen etxeratze-prozesuaren aldeko manifestazioa, Bilbon. Arratsaldeko 17:00etan aterako da La Casillatik, eta autobusak 15:00etan aterako dira Urbieta kaletik. Tiketak salgai daude Txilin, Aralarren, Garinen eta Kiden.
Ekitaldi hau dela eta, gaur ez da egingo ohiko kontzentrazioa Zinko Enean, eta Hernaniko preso eta iheslarien senide eta lagunek bihar Bilbora joateko gonbidapena luzatu dute.