Pozarren jaso dituzte gabonetako saskiak zozketetako irabazleek

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 6a, 00:00

Idoia Aizpuruak irabazi zuen Gailurreko saskia.

Festa giroan ohikoa den modura, saskien zozketa egin dute Urumea bailarako komertzio ugarik. Guztiek argitaratu dute zenbaki irabazlea, eta soilik Herrilurrek zozketatutakoa geratzen da jasotzeko: 062 zenbakia da irabazlea.

Gailur kafetegian Idoia Aizpurua izan da irabazlea, eta jaki eta produktu ugariz hornitutako saskia eskuratu du.

Osiñaga auzoan ere egin zuten otarraren zozketa, eta Okendone baserrian amaitu du saskiak. Hau ere jaki goxoz betea.

Eta ez da atzean geratzen Gaueko komiki dendako saskia; Joxe Mari Genuak irabazi du 300 euroko balioa duen otarra.

Zapore bikainarekin amaitu dituzte gabonak saridunek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!